Donostia
Todas las entradas etiquetadas como Donostia
Senior. Nautica B vs Lautada: topaketa honekin hasiko naiz asteburuko kronikarekin. Egia esan, partido polita izan zen, eta zirraragarria ere bai. Lehen laurden itzela egin zuten etxekoek. Hainbat alditan, atera ziren kontraerasoan eta gol ugari sartu zituzten. Sei gol izan ziren Nautikarentzat, eta horietako 5, 12 zenbakidunarena. Argi zegoen zerbait txarto zebilela eta bigarren laurdenerako gasteiztarrek konpondu zuten. Alde handia zen, ordea. Dena dela, behetik gora joan zen Lautada eta denboragatik ez zuten lortu buelta ematea partiduari. Beste aldetik, Lautadaren jokalari bat kanporatu zuten eta Nauticaren entrenatzailea, txartel horia erakutsi zioten.
Laurdenak: 6-1, 3-3, 3-4, 2-5
Emaitza: 14-13
Faltak: 8-10
Gazteak B Taldea. Easo vs Lautada: larunbat horretan, baina ordu bat goizago, Lautada taldeak Easo bisitatu zuen. Erraz lortu zuten irabazpena eta pentsatzen daude urrengo asteburuan. Partiduko goleatzaileak, Peru, Sergio eta Asier izan ziren, 6na golekin. Zorionak B taldean lehenak bukatzeagatik.
Laurdenak: 1-6, 1-6, 0-5, 0-9
Emaitza: 2-26
Faltak: 7-1
Kadeteak: Lautada vs Donostia: igandean jada, 13:45ean, Lautadak Donostiaren kontra jokatu zuen. Norgehiagoka berdindua izan zen, eta markagailuak horrela adierazten du, baina puntuak Donostiaran joan聽ziren. Hauek dira datuak: Partiduko goleatzaileak Donostiako Daniel eta Asier izan ziren.
Laurdenak: 1-2, 0-3, 1-4, 4-2
Emaitza: 6-11
Faltak: 11-8
Emakumezkoa. Lautada vs Leioa. Mendizorrotzan, eguerdiko 12:30etan hasi zen topaketa hau. Leiotarrak une onean daude Euskal Herriko kopa irabazi ostean eta trataezin daude. Hala ere, Lautada indar guztiz atera zen eta kikiltzeko asmorik gabe. Benetan partidu berdindua izan zen eta laurdeneko emaitzak gora eta behera joaten ziren eten gabe. Topaketaren goleatzailea, Lautadaren Aroa izan zen.
Laurdenak: 4-2, 2-2, 1-3, 2-2
Emaitza: 9-9
Faltak: 13-7
Senior. Lautada vs Askartza. Oraingo honetan, Lautadak Mendizorrotzan jokatu zuen. Askartzak talde gaztea ekarri zuen baina ondo osatuta. Bisitariak arazorik gabe irabazi zuen. Goletazailea, Marku izan zen, 6 golekin. Aipatzekoa da, behin batez, falta arloan, beste taldeak eraman dituela. Aipatzekoa ere bada Lautadaren jokalari bat kanporatu zutela. Ez dakit zehaki zer gertatu zen bi jokalarien artean baina txarto bukatu zen.
Laurdenak: 3-8, 1-5, 0-4, 11
Emaitza: 5-18
Faltak: 3-6
Ukeak: Lautada vs Askartza. Igandeko jardunaldiarekin bukatzeko (kontrako ordenari jarraitu badiogu arren), goizeko 10etan umeek jakatu zuten. Seniorrekin ez bezala, kontrako emaitza egon zen honetan, eta etxekoek puntuak etxean gorde zituzten. Goleatzeilea, Lautadaren Andera izan zen, 4 golekin.
Emaitza: 10-6
Faltak: 6-1
Emakumeak senior. Bidasoa XXI vs Lautada. Ostiralean, gaueko 20:15etan jokatu zen topaketa hau. Ez da zorterik egon eta estrapauso egin dute gasteiztarrek. Gol gutxi egon dira eta parekatuta zihoan markagailua hirugarren laurdenera arte: 1-1, 2-1… baina hirugarrenean, 3-1 partzial batekin, pikutara joan ziren Lautadaren asmoak. Askotan ikusten ditugu une hauek, batzuetan hoberako, beste batzuetan okerrerako. Kasu honetan, Irundarrek Erikaren atera heltzea lortu zuten eta partidua erabaki zuten. Laugarren laurdenean, 1-2 emaitzarekin bukatu zen. Guztira, 7-5
Gizonak senior. Lautada vs WP Donostia.Igandean, goizeko 11:30etan jazo zen norgehiagoka hau. Bi taldeak zerrendaren azken postuetan daude, eta bai batentzat, bai bestearentzat, garrantzitsua zen irabaztea. Berez, jaku aspergarria ikusi genuen, baina markagailuan, ezta zera ere! Berdinduta hasi zen: 2-2. Bigarren laurdenean, aldiz, donostiarrek abantaila hartu zuten 1-3 batekin. Beltz ipini zen kontua Lautadarentzat. Konturatu ziren eta 2-1 lortu zuten hirugarrenean. Ikusitako jokuaren arabera, etsita zegoen gasteizko zaletasuna. Donostiarrena, berriz, zalapartaz ospatzen zuten jokalti bakoitza. Zale amorratuak, alajaina 馃檪 ! Laugarren denboraldian, Morfeoren besoetatik asnatu izan balira bezala, lautadatarrek jokaldi onak, tiro bikainak eta poztasuna ikusi zuten elkarren aurpegietan: 5-1. Onartu behar da, Didi izan zela norbaiten eskuz ikutua. Hartzen zuen baloia, kontrako sarean bukatzen zena. Hiru gol azken laurdenan. Azken emaitza: 10-7
Faltak: 13-7
Hi, again. Larunbateko bigarren norgehiagokoa Lautada eta Donostiaren artean izan zen. Hauek Euskal Herriko B ligakoak dira eta, lehen partiduarekin bezala, bien estraineko topaketa denboraldi honetan.
Talde gazteak dira biak eta horrek itxaropena ematen die biei.
Partiduari buruz, esan behar da nahi desorekatua izan zela eta hasieratik joan ziren markagailuan Donostiakoak. Joku erraza egiten zuten eta Lautadako jokalariak ezinean zebiltzan joku hori deusestatzeko. Gainera, erasoaldian, ideiarik gabe zeuden. Nabarmena zen Donostiarren jokua kontrako atearen aurrean: nagusiki bi jokaldi behin eta berriro burutzen zituzten eta, esan behar da, emaitza ezinhobeekin.
Zorionak erabazleari eta hiru puntu horiek Gasteiztik ihes egin dute.
Partzialak: 0-5, 2-2-, 3-8, 3-5
Ikusten denez, lehen eta hirugarren partzialak izan ziren hilgarrienak. 聽Lautadakoek lan egin behar dute 聽beheraldiko une horiei eusteko. Lortu ezkero, oso talde gogorra izango dira.
Hona hemen bideoa
Hementxe duzue atzoko partiduaren bideoa. Espero dut zuen gustukoa izatea.
Hauxe da atzo bertan grabatutako partiduaaren bidoa. Egia esan, azken laurdena baino ez da, baina ia hiru laurden behar izan nituen kamera prest egoteko, sekulako lurrun zegoen eta.
Partidua, emaitzak adierazten duen bezalaxe, erraza izan zen etxekoentzat. Hala ere, Lautadak, itxura ona eman zuen eta, batez ere, azken laurdenean, eusten jakin zuen kontrakoa, eta, nire ustez, gol polinenetako bat ikusteko parada izan genuen Ikerri esker.
Gorabeherak gorabehera, galdu eta berandu iritsi arren (atezaina barne, nirekin zegoen eta), urrengo partiduan ipini behar da gogoa. Gogora dezagun, datorren asteburuan ez dela partidurik egongo, eta bi aste barru, ihardunaldi bikoitza izango dutela Gasteizko mutilek