Kaixo guztioi. Aspaldi ez dudala ezer argitaratzen, barkatu. Bero eta aisi denbora gutxiago dut eta blogak ez du jasotzen merezi duen denbora.
Oraingo honetan, atzo bertan, Mendizorrotzan jokatutako partiduaren berri dakarkizuet. Selekzio portugaldarrak bisitatu gintuen eta topaketa polita gertatu zen Euskal Herriaren kontra.
Euskal Herria, Askartza, Nautika eta Waterpolo Navarrako jokalariez osatuta zegoen.
Lagunarteko topaketa izan zen, baina intentsitate handia ikusteko parada izan genuen. Hori, markagailuak bultzatuta izan zen, seguraski. Aldea, bien artean, ez zen bi goletatik pasatu, beraz, oso parekatuta ibili ziren. Hasieran, Euskal Herria aurretik joan zen, baina erdia pasata, Portugalek hartu zuen aurrea eta batzuetan goian eta batzuetan berdinduta, bukaerara arte heldu ziren. Azkenean, gol bakar batengatik, bisitariak irabazi zuen.
Hementxe dauzkazue argazkiak. Beti bezala, argazki eta bideo guztiak eskuratu nahi badituzue, sakatu hemen
Português: link para fotos e vídeos