Igandean jokatu zen partidu honetan, Santoña eta Lautada ikusteko aukera izan genuen. Lagunarteko norgehiagoka izan zen. Berdintasuna nagusia izan zen denbora osoa eta jokatzeko modu desberdinak ikusi ziren. Nabarmena zen Santoñaren gaztetasuna. Horrek ematen die etorkizunerako abantaila eta, kontutan hartzen badugu hirugarrenak geratu direla ligan, are gehiago. Zorionak lortutakoagatik.
Lautadaren aldetik, nire ustez, aipagarriena ikusi ziren banako jokaldi batzuk izan ziren. Jokuak ez zuen ematen erraztasunik gauza ederrik ikusteko baina distira batzuk ikusi ziren, esan dudan bezala.
Pedro, Lautadako entrenatzailea, azken bi minutuak uretan egon zen, eta gola sartu ere. Ez zuen asmorik, baina ikuslegoaren “erruz” ez zuen beste irtenbiderik izan. Badirudi begitan hartu dugula Euskadiko hiriburuan.
Bideoa